Gaur Saioa Munduate Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak egin digu bisita, eta Bruselako bulego autonomikoen egitekoaz interesatu da. Gure eguneroko jarduerari, parte hartzen dugun sareei eta Europako beste foru, autonomia eta eskualde lurraldeekin ditugun harremanei buruz galdetu digu.
Zehatz-mehatz azaldu dizkiogu gure misioak, EBko erakundeekin ditugun joko-parametroak eta Nafarroari, bertako herritarrei, enpresei eta organismoei lortzen dizkiegun onurak. Era berean, etorkizun hurbilarekin espekulatu dugu, baita zentralizazio handiago baterantz edo estatuek barne-funtzionamenduan duten zeregina indartuko duen EB batean gure jarduerak izan ditzakeen aldaketekin ere. Harremanetan jarraitzea eta etorkizunean lankidetza osoa eskaintzea adostu dugu.