Ordezkaritzara egindako bisitak

PLEk bisita egin du eta Bulegoarekin bildu da

Ostirala, 28 de azaroa de 2025

Azaroaren 28an Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) bi teknikari hartu genituen Bulegoan, Idoia Arauzo eta Paty Nakhle. Joan den azaroan Nafarroak bere gain hartu zuen erakunde horren etorkizuneko proiektuak azaldu zizkiguten.

PLEk lantzen dituen funtsezko hiru arloak xehatu zizkiguten, eta Pirinioetako estrategia berriari buruzko hausnarketan lanean ari direla adierazi ziguten. Bulegoak beharrezko laguntza guztia eskaini zion Bruselari bere helburuak lortzeko, kontuan hartuta, gainera, Nafarroak protagonismo eta erantzukizun berezia izango duela datozen garaietan.

 


Zerrendara itzuli