Ordezkaritzara egindako bisitak

Nouvelle-Aquitaine eskualdeko eta Gizarte Ekonomiaren Foro Globaleko (GSEF) Idazkaritza Nagusiko ordezkarien bisita

Osteguna, 22 de iraila de 2022

Joan den asteazkenean, irailak 21, Maud Caruhel, Nouvelle-Aquitaine Eskualdeko Ekonomia Sozial eta Solidariorako Presidenteordea; Aude Saldana, Gizarte Ekonomiaren Foro Globaleko (GSEF) Idazkari Nagusia; Martin Georges, GSEFeko koordinatzailea; Marine Gueroult, Nouvelle-Aquitaineko Eskualde Kontseiluko Gizarte Ekonomiako zuzendaria; Heykel Bouazza, Nouvelle-Aquitaineko Eskualde Kontseiluko Gizarte Ekonomia saileko arduraduna eta Antoine Videau, policy officer, Nouvelle-Aquitaine Eskualdeko Kontseiluko Ordezkaritzan, Bruselan. Bisita horretan, gizarte-ekonomiari buruzko jardunbide egokien trukea egin ahal izan genuen, eta Nafarroako 2021-2024 Gizarte Ekonomiaren II. Plan Integrala azaldu genien.

Argazkian: «Heykel Bouazza», «Aude Saldana», «Maud Caruhel», «Marine Gueroult», «Beatriz Irala», «Cristina Celaya» eta «Martin Georges».

 


Zerrendara itzuli