Azaroaren 16an, Patricia Abad Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendaria hartu dugu Nafarroako EB-rako Bulego Iraunkorrean. Bruselara egindako bisitaren barruan, "Monitoring the Present to Design the Future: A Decade of Composite Indicators and Knowledge Informing Evidence" topaketan parte hartu du, azaroaren 17an. Bisitan, Bulegoaren eginkizunak eta lan-ildo nagusiak azaldu dizkiogu, baita Europar Batasuneko erakundeen aurrean Nafarroaren interesak ordezkatzeko egiten dugun lana ere. Horrez gain, NABIren jardunari buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu ditugu, eta berdintasunaren aldeko elkarlanean aritzeko dugun prestasuna adierazi diogu. Bulegoko langileak Patricia Abadekin batera izan dira topaketan, eta bertan Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bere esperientzia eta ezagutza partekatu ditu Europako beste eragile batzuekin.