Joan den asteartean, irailak 29, Nafarroako Bulego Iraunkorrak EBren aurrean Nafarren topaketa bat egin zuen Bruselan.
Arratsaldean nafar ugari bildu zen, udal ordezkariak eta europarlamentari nafarrak, eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak ere parte hartu zuen. Lehendakariordeak hitz batzuk eskaini zizkien bertaratutakoei, eta Nafarroaren alde eta gure lurraldean eta kanpoan bizi eta lan egiten dutenak lotzen dituzten loturen alde egin zuen topa. Horrela, arratsaldea giro hurbil eta lasaian igaro zen, gure lurraldeko aperitibo eta produktuekin batera. Nafarroako gastronomiaz gozatzeko, ospatzeko eta etxetik gertu sentiarazten gaituzten ohiturak bizirik mantentzeko aukera izan zen, baita Bruselatik ere.