Itziar Gómez Ingurumen eta Landa Garapeneko sailburuaren eta Equipo Europa gazte europazaleen elkartearen bisita
Europako Aste Berdea dela eta, Ordezkaritzak ingurumenaren gaineko eragina minimizatzeko azpiegiturak berrerabiltzeari buruzko ekitaldi bat antolatu du. Bertan, Nafarroak, Holandako Arnhem-Nijmegen eskualdeak eta Alemaniako Fraunhofer institutuak arlo horretako proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte. Europa Taldeko ordezkariak ekitaldian izan dira, eta ondoren bilera bat izan dute sailburuarekin.