Azaroaren 20an, ostiralean, Iñigo Arruti hartu genuen Nafarroako EBrako Bulego Iraunkorrean. Enpresa Sustapeneko eta Azpiegituretako zuzendari nagusia Bruselan zegoen, azaroaren 17an, asteartean, egindako Apply AI Summit jardunaldian parte hartzeko, eta egonaldia baliatu zuen gure egoitza eta bertako lantaldea ezagutzeko. Bisita giro hurbil eta atseginean egin zen. Solasaldian, Nafarroak Bruselan duen ordezkaritzaren ibilbidea eta Europako erakundeen aurrean betetzen duen zeregina izan genituen hizpide.
Era berean, Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako enpresa- eta industria-sarea sustatzeko eta industriari, energiari eta lurzoruari lotutako azpiegiturak koordinatzeko egiten duen lana ezagutzeko aukera izan genuen. Arrutik, halaber, aire zabaleko meatzaritzaren eta ikerketa-baimenen arloko jarduera-ildo nagusien berri eman zuen. Horrelako bisitek Nafarroako Gobernuko departamentuen artean harremanak estutzen eta Bruselan egiten den lana hobeto koordinatzen laguntzen dute.