Gaur Iñaki Hualde zuzendari teknikoaren eta Nestor Etxaleku ESPIGA Zereal Berrikuntza Zentroko negozio garapeneko zuzendariaren bisita izan dugu.
Espiga zerealaren sektorean berrikuntzan diharduen I+G zentroa da, zientziaren, teknologiaren, prestakuntza espezifikoaren eta lankidetzaren bidez. 2025. urtean, ADITECHen sartu zen, eta europar bokazioa sendotu zuen, EBk babestutako programetan parte hartuz.
Izan genuen topaketan, EBko hiriburuan egotearen arrazoia azaldu ziguten, Flandriako sektore indartsuarekin harremanak sendotzen joateko eta antzeko zentro gisa loturak estutzeko.
Berria izan arren, ESPIGA zerealaren deribatuen eraldaketaren bi alderdietan lan egiten, ikertzen eta berritzen duen EBko hegoaldeko zentro bakarra da.
Gure aldetik, Bulegoa ezagutarazi genien, eta behar duten laguntza guztia eskaini genien, EBren bihotzean duten presentzia sendotzen joateko.