Nafarroako Foru Komunitatea Espainiako iparraldean dago, Pirinioen mendebaldeko muturrean, Frantziarekin muga egiten duen 163 kilometroko tarte batean. 10.391,08 kilometro koadroko azalera du.
Nafarroa Mediterraneoaren eta Atlantikoaren arteko Europako bide-gurutzagune bat da, eta Espainia Europako gainerako herrialdeekin lotzen du.
Hiriburua, Iruñea, nazioarteko hainbat aireportutatik (Bilbo, Zaragoza, Biarritz eta Bordele) gertu dago. Eguneroko abiadura handiko trenbide-konexioak Madrilekin (2) eta Bartzelonarekin (2).
Proiektuan: instalazio multimodalak eta Lisboa-Paris ardatz europarraren parte izateko.
0,97
ELGAren Giza Garapenaren Indizea (GGI)
ELGAren garapen-indizeko (GGI) 0,97ko tasarekin, Nafarroa bizi-maila handieneko munduko eskualdeetako bat eta Espainiako bizi-kalitate handieneko eskualdea da, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera (EIN, 2021).
3ª
I+G+b arloko inbertsioa
Nafarroa da I+G+b arloan biztanleko inbertsio handiena egiten duen Espainiako hirugarren eskualdea, eskualdeko BPGrekiko % 1,91ko inbertsioarekin. Gainera, zerga-sistema propioa duen Europako eskualdeetako bat da.
%26,1
Industria-sektoreak BPGd-ri egindako ekarpena
Nafarroako industria-sareak garrantzi handia du bere ekonomian, BPGaren % 26,1 baino gehiago baita, Espainiako eta EBko batez bestekoa baino ia 13 puntu gehiago.