Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen interesak Europar Batasuneko erakundeen aurrean ordezkatzeko bulego bat du 1999az geroztik.

Gaur egun, Nafarroak Europar Batasunean duen Bulego Iraunkorrak Foru Komunitatearen interesak ordezkatu, defendatu eta sustatu nahi ditu Europar Batasuneko erakundeen aurrean. Helburu nagusia da foru administrazioa Europara irekitzea, baita enpresa, ETEak, sozietate publikoak, zentro teknologikoak, Merkataritza Ganbera, unibertsitateak, udalerriak, elkarteak eta GKEak ere, azken batean, Nafarroako gizartea. Bulegoko taldea bi lagunek osatzen dute eta urtean hainbat bekadun izaten dituzte.

Informazio gehiago

S4 Sektore estrategikoak

Mugikortasun elektrikoa eta konektatua

Mugikortasun elektrikoa eta konektatua

Sektoreak enpresa multinazional ugari ditu; horietako askok produktuez hornitzen dituzte OEM nazional eta atzerritarrak. 2018tik, NAVEAC plataformak Nafarroako enpresekin egiten du lan ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuaren inguruan eraldaketa industriala egiteko.

Informazio gehiago

Elikadura osasungarria eta jasangarria

Elikadura osasungarria eta jasangarria

Nafarroa nekazaritzako elikagaien arloan aitzindari den eskualdeetako bat da, eta balio-kate osoko entitateak ditu, nekazaritza-baliabide ugari, izozketa- eta kontserba-enpresak, 4. eta 5. gamako eraldaketa-enpresak, eta horietako askok nazioarteko ibilbide aitortua dute.

Informazio gehiago

Energia berdearen industria

Energia berdearen industria

Nafarroa erreferentea da energia berriztagarrietan, batez ere energia eolikoan. Bertan, haize-sorgailuen banaketan eta fabrikazioan erreferenteak diren enpresak, balio-kate osoko enpresak eta sektorerako I+Gko erreferentziazko bi entitate daude.

Informazio gehiago

Medikuntza pertsonalizatua

Medikuntza pertsonalizatua

Nafarroa aitzindaria da estatu mailan Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integrala onartzeko orduan; estrategia horrek osasuna, berrikuntza eta garapen ekonomikoa uztartzen ditu. Espainiako kluster biomedikorik dinamikoenetako bat da, eta espezializazio-indize handia duten eremu teknologikoen artean, elikagaien, farmazia-produktuen eta bioteknologiaren kimika nabarmentzen da.

Informazio gehiago

Turismo jasangarria

Turismo jasangarria

Nafarroa nabarmentzen da paisaien aniztasun eta edertasunagatik, aisialdiko jardueren eskaintzagatik eta gastronomiagatik. Eskualde ezaguna da, landa-turismoaren eta jasangarritasunaren arloan egiten duen eskaintzagatik.

Informazio gehiago

Ikus-entzunezkoen industria

Ikus-entzunezkoen industria

Nafarroaren paisaia askotarikoa da eta, hori dela eta, eskualde aproposa da filmaketak erakartzeko eta edukiez gain operadore handiei zerbitzua eman diezaiekeen industria bultzatzeko. Aldi berean, ikus-entzunezkoen joerekin oso lerrokatuta dauden animazio-enpresak sortzen ari dira.

Informazio gehiago

Azken argitalpenak

Hurrengo ekitaldiak

Ordezkaritzara bisitak

26 AZA 2026

Azaroaren 26an, Nafarroako EBrako Bulego Iraunkorrak Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiko eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (INAI) ordezkariak hartu zituen, Bruselan DEBUTING proiektuaren amaierako konferentzian parte hartzeko egindako bisitaren harira. Topaketak Nafarroan ekonomia sozialaren eta enpresetako berdintasunaren arloan egindako aurrerapenak partekatzeko eta Europan lankidetzarako aukera berriak aztertzeko balio izan zuen.

Informazio gehiago

16 AZA 2026

Nafarroako EB-rako Bulego Iraunkorrean Patricia Abad Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendaria hartu dugu, Bruselan azaroaren 17an egindako "Monitoring the Present to Design the Future: A Decade of Composite Indicators and Knowledge Informing Evidence" topaketan parte hartzeko egindako bisitaren harira. Bisitak elkarlana sendotzeko eta NABIren lana Europako erakundeen eremura hurbiltzeko aukera eman du.

 

Informazio gehiago

Harpidetu buletinera

Jakin itzazu Europar Batasunerako Nafarroako Bulego Iraunkorrarekin lotutako nobedade, argitalpen eta ekitaldi guztiak.