Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

Ospa ezazu Nafarroaren Eguna Bruselan!

2026/12/03 a las 18.00etan

Nafarroako EBrako Bulego Iraunkorrak Bruselan bizi den nafar komunitatea gonbidatu nahi du Nafarroaren Eguna elkarrekin ospatzera. Horretarako, topaketa informal bat antolatu du datorren abenduaren 3an, 18:00etan, Bulegoaren egoitzan. Elkarrekin une atsegin bat partekatzeko, gure lurreko produktuez gozatzeko eta Gabonetako jaiak iritsi aurretik elkar agurtzeko aukera polita izango da.