Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

Nafarroak NaIA-DMAE proiektua aurkezten du Bruselan, osasun-arloan aplikatutako AA adibide gisa

2026/11/04 a las 10.00etan

Nafarroak osasunari aplikatutako adimen artifizialaren arloko esperientzia aurkezten du azaroaren 4an ERRIN sareak antolatzen duen "Health/ICT WG Meeting: AI in Healthcare" topaketan. Saioa 10:00etatik 12:00etara egiten da, eta Nafarroak online parte hartzen du. Topaketan, José Andoneguik, Navarrabiomedeko ikertzaileak, NaIA-DMAE proiektua aurkezten du. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak Nafarroako Gobernuko Digitalizazio Departamentuarekin elkarlanean garatutako software horrek erretinako likidoa automatikoki detektatu eta neurtzen du, adinari lotutako makula-endekapena (DMAE) duten pazienteen jarraipena hobetzeko.