Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

San Fermin ospakizunak Bruselan

2026/07/02

Aurten ere Nafarroako koloniarekin topaketa bat egin genuen Bruselan, gure hiriburuko festarik internazionalenak aprobetxatuz. Giro lasaian gozatu ahal izan dugu, EBren bihotzean dagoen komunitate nafarra osatzen duten pertsona askorekin batera. Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak, Sergio Pérezek, hitz labur batzuk esan zizkion bertaratutakoei, Bulego osoaren izenean denei uda zoriontsua opa zielarik eta kanpoko lehen nafar komunitate birtualaren eraketa abian dela gogoraraziz.