Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

European Cross-Border Platform elkartearen urteroko bilera, Bruselan

2026/06/10

Ekainaren 10ean eta 11n, Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpoko Hiritartasun Zerbitzuko talde batek European Cross-Border Platform (ECBP) erakundearen urteroko bileran parte hartuko du. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Bulego Iraunkorrean atseginez lagunduko diegu.