Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

Hondakinak Murrizteko Europako Astearen (EWWR) 2025eko sariak ematea

2026/06/04

2026ko ekainaren 4an emango dira Hondakinak Murrizteko Europako Astearen (EWWR) 2025 sariak. Ekitaldia Europar Batasuneko Eskualdeetako Komitean egingo da, Bruselan, eta 2025eko edizioko ekimenik onenak sarituko dira, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak murrizteari buruzkoak.