Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

COTER bilera, Eskualdeetako Komitea - Automobilgintzako paketea

2026/03/17

Datorren asteartean, martxoaren 17an, Maria Chivite Nafarroako Foru Komunitateko presidenteak bilera telematikoa egingo du, 'Stakeholder consultation on the CoR opinion on the Automotive Package' izenburupean, automobilgintza-paketeari buruzko irizpena aurkeztu aurretik.