#EURegions4Cohesion elkartearen ekitaldia Europako Parlamentuan eta Europako kohesio-politikaren egoerari buruzko manifestua
2025/11/05
Azaroaren 5ean, Nafarroak EBn duen Bulego Iraunkorrak ekitaldi batean parte hartu zuen. Bertan, 25 eskualde-presidente eta -ministrok 25 eurodiputaturekin eztabaidatu zuten, eta ikuspegi komun bat partekatu zuten kohesio-politika indartu baterako, 2027aren ondoren, lurralde guztientzat, proiektu zehatzentzat eta herritarrentzat baliagarria izango dena. Ekitaldia Europako Parlamentuan izan zen eta EUregions4cohesion koalizioak antolatu zuen, Akitania Berria (Frantziako Errepublika) eta Emilia-Romaña (Italia) eskualdeek batera zuzenduta, Younous Omarjee, Antonella Sberna eta Javi López Europako Parlamentuko presidenteordeen babesarekin.
aurkezpena deskargatu