Gertaeren agenda

Euroeskualdearen 2. topaketa Bruselan

2025/10/14

Euroeskualdearen 2. topaketa Bruselan

Urriaren 14an, asteartea, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako hiru ordezkaritzen arteko bigarren topaketa egin da, Nafarroak EBren aurrean duen Bulego Iraunkorrean.

Hiru ordezkaritzak bildu dira mugaz gaindiko ekintza bateratuak sustatzeko eta sinergiak bilatzeko.

NAEN Euroeskualdea (Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa) europar taldeak, une honetan Nafarroa buru duenak, garapen ekonomikoko proiektuak ditu, hurbileko nazioartekotzekoak, mugaren alde bateko eta besteko enpresek lankidetzan jardun dezaten, salmentak handitu daitezen, eta mugako enpleguaren inguruko proiektuak abian dituzte Europako funtsekin.

 

Lehen topaketari buruzko informazio gehiago hemen

Prentsa oharra


Zerrendara itzuli