Urriaren 14an Arku Atlantikoko Batzordearen lan-gosaria egin da Europako Parlamentuan, 8:00etatik 9:00etara, Bruselan.
Gosaria Renew Taldeak antolatu du, CPMRko Arku Atlantikoaren Batzordearekin batera, eta bertan izan dira parte hartu duten ganberetako ordezkariak eta Europako Parlamentuko ordezkariak.
Topaketa hasteko, Atlantikoko makroeskualde berri baten ibilbide-orriari buruzko aurkezpena egin da.
Topaketan zehar ingurune atlantikoari buruzko testigantzak eman dira, Baltikoko Makroreskualdeak lortutako esperientziak azaldu dira.
Eztabaida bat izan da eurodiputatuekin eta Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidenteak aurkeztu ditu bileraren ondorioak.