Gertaeren agenda

CEINen enpresa-misioa

2025/04/02 - 2025/04/04

CEINen enpresa-misioa

Kanpo Ekintzako Zerbitzuko kideek, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroak (CEIN) eta bederatzi startupek osatutako ordezkaritza batek parte hartu dute Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzaren egoitzan, Europako Berrikuntza Kontseiluko (EIC) eta Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko (DG RTD) ordezkariekin egindako bileran.

Nafarroako ordezkariak honako hauek izan dira: Silvia Ojer (Europako Proiektuen Bulegoko zuzendaria), Iñigo Uharte (EBren aurreko Nafarroako Bulego Iraunkorreko Unitateko burua), Eva Gómara (CEINeko Mintegien arloko arduraduna), Amaia Urtasun (CEINeko Tech FabLab programaren koordinatzailea) eta CEIN Cocuus, Genbioma, Ingredalia, Kronis, Lab4Impact, MOA Foodtech, Muxunav, Nucaps eta Ysium Medical ekosistemako enpresen arduradunak.

Bileraren helburua berrikuntza eta startupen garapena bultzatzeko Europako ekimenak zuzenean ezagutzea izan da. Esparru horretan, Isidro Laso EICko senior officialak "EBko Startup eta Scaleupen Estrategia" eta EICren programak azaldu ditu, hala nola Azeleragailua, finantzaketa konbinatuaren bidez merkatu berrien hedapenerako eta eskalaketarako euskarria ematen duena. Bestalde, Magdalena Cymerys, DG R&Dko Policy officer-ek berrikuntzako eskualde-haranak eta berrikuntzako ekosistema europarrak garatzeko programak azaldu ditu, enpresen hazkundea erraztuko duten ekosistema konektatuagoak eta eraginkorragoak sortzea helburu dutenak.

 

Info gehio


Zerrendara itzuli