Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

Fairness proiektuaren aurkezpena

16/05/2023

FAIRNESS proiektuaren helburua arbitrajea sustatzea da, kontsumo-arloko gatazkak konpontzeko mekanismo gisa, kontsumitzaileen, enpresen eta profesionalen artean, eta bide judizialaren ordezko tresna gisa, Europako gomendioen ildotik. Kontsumoko Arbitraje Sistemaren bidez, alderdiek, beren borondatez, arbitraje-organo baten esku uzten dute kontsumo-harreman batean beren artean sortutako eztabaida edo gatazkari buruzko erabakia. Organo horrek inpartzialtasunez, independentziaz eta konfidentzialtasunez jokatzen du. Erabaki hori loteslea da bi aldeentzat, eta epai baten eraginkortasun bera du. Gainera, zerbitzu konfidentziala, inpartziala, independentea, arina eta doakoa da.

aurkezpena deskargatu