Gertaeren agenda

Nafarroak Europar Batasunean duen ordezkaritzak bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan antolatutako ekitaldiak.

Ia guztiak ekitaldi propioak dira, aurrez aurre edo birtualki antolatuak, eta beti doakoak. Gainerako ekitaldiak ere gure bulegotik antolatzen dira, Nafarroak presentzia berezia izan nahi duen Europako asteen testuinguruan.

CRPM - Nafarroak energia berriztagarrien sustapena babestu du Arku Atlantikoaren Batzordeak Donostian egin duen batzar orokorrean

2022/05/25

 

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok, Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusi Sergio Pérezekin eta Europako Proiektuen Bulegoko zuzendari Carmen Mierrekin batera, Arku Atlantikoaren Batzordearen batzar orokorrean parte hartu du. Erakundeak, atzo eta gaur Donostian biltzen denak, 5 estatutako 20 eskualde biltzen ditu (Irlanda, Erresuma Batua, Frantzia, Portugal eta Espainia).

aurkezpena deskargatu